Ezkontzak eta inaugurazioak · Lurra Dantza Taldea · |
![]() |
![]() |
![]() |
Lurra Dantza Taldeak folklore jaialdietan dantza egiteaz gain, beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu, hala nola, ezkontzak eta inaugurazioak. Lurra taldeak, profesionaltasun osoz eskaintzen ditu zerbitzu hauek, beharren eta prezioaren (kostuaren) arabera.
“Ezkontzak”, Lurrak 15 urte baino gehiagoz eskaintzen ari den zerbitzu bat da (azken urteotan gorakada handia izan duena). Bertan ezkonberriei, horrelako kasuetan falta ezin den ohorezko Aurreskua dantzatzen zaie. Honen ondoren pare bat dantza dantzatzen dira, San Joaneko eta Vitoriako zortzikoa besteak beste. Hau guztia sarrerako eta irteerako arku baten ondoren dator. Arkua 8 pertsonez osatua egoten da, arkuak eta ezpatak eskuetan dituztelarik. Eta nola ez hau guztia bi txistulariz lagunduta. Arestian esan bezala, hau guztia hautazkoa da eta beharren edo nahien arabera aldatu egin daiteke egiten duguna. Izan ere aspektu guztietan malgutasuna eskaintzen dugu. Ikuskizun edo aktuazio handiagoak ere gure zerbitzuen artean daude. Hauetan 8 bat parejak parte har dezakete 30 minutu inguruko ikuskizuna edo ekitaldia eskainiz. Hau, nahiko ohikoa izaten da gure inguruko herrietako festetan edo egun seinalatuetan. Garraioa Lurraren esku geratzen da, bai modua baita gastua ere. Beraz honen guztiaren prezioa zerbitzu mota, ikuskizunaren iraupena, tokia eta pertsona kopuruaren araberakoa da. Gure ekintza garrantzitsuena ez izan arren, laguntza ekonomiko txiki bat dira ezkontzak eta inaugurazioak. Izan ere, gauden garaietan urtean zehar egiten ditugun ekintzen gastuak kitatzen laguntzen baitigu. Harremanetan jartzeko, nahikoa da “Harremana” edo “Kontratazioa” pestainetan azaltzen den telefonora deitu edo e-maila idatzi bertan edo azaltzen den helbidera. Bertan zerbitzu mota, data, tokia eta zer egitea gustatuko litzaizuekeen adieraziz. |
Kurtso gehienak doanekoak dira info+
|
Urretxuko festetan egiten da Herri Arteko Folklore Jaialdia (HAFJ). Munduko toki askotako taldeak izan dira partaideak, eta urtetik urtera maila handitzen dijoan jaialdia da. +info
|