EKINTZAK

EKINTZAK

Euskal Jaia
Urretxuko festen bihotza

Urretxuko festetako igandean euskal jai eguna ospatzen da, eta egunean zehar ekintza desberdinak antolatzen dira. Eguneko ekintzarik handiena, arratsaldean egiten den karroza desfile erraldoia da. Herriko koadrilla edo talde desberdinek karrozak sortzen dituzte, beti zerbait aldarrikatzeko asmoarekin. Herri guztia zeharkatzen dute karrozek, eta haiekin batera herriko kultur eragile askok, hala nola, musikariak, erraldoiak eta dantzariak.

Ezagutu

Festifolk
Nazioarteko folklorea

1988ko azaroan eratu zen Nazioarteko folklore-jaialdien antolatzaileen erakundea da, eta Estatuko geografia osoan banatutako hogeita hamar bat jaialdik osatzen dute.

Garagardo azoka
Herriarekiko lotura

Urtero urrian izaten dugun ekintzarik potolena da. 2004.urtean taldeak zerbait desberdina egiteko beharra sentitu zuen, herriarekin beste lotura mota bat egiteko eta, bide batez, diru iturri bat izateko. Beraz, Urretxuko udalarekin hitz egin eta aurrera atera zen ekintza. Urriaren hirugarren astean izaten da normalean, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Ukondoa, saltxitxak, solomoa, patatak, oilasko-hegalak… Eta nola ez, garagardoa izaten dugu.

Ezagutu

Txistu alardea
Dantzak plazara

Urtez urte, tradizio ugari ditugu, eta horietako bat txistu alardea da, zehazki, urtero bi herrietan antolatzen diren txistu kontzertuetan izaten gara geure dantzak plazaratzen, eta herri-mailan zabaltzen.

San Joan
Sua eta dantza

San Joan bezperan, Euskal Herriko tradizioari jarraiki, herri askotan bezala, Urretxun ere sua pizten da Gernikako arbola plazan. Urte askotan zehar “akelarre” moduko bat irudikatzen da eta herritarrok dantza egiten dugu suaren inguruan.

Ezagutu

Ihauteriak
Baserriak bizi

Urretxun badaude herritar asko baserrietan bizi direnak, herritik apur bat urrutiago. Duela urte batzuk, Lurra Dantza Taldeko dantzariek, inaueriak baserrietara eramatea erabaki zuen, hala, urtero, Euskal Herriko herri desberdinetako inauterietako dantzak ikasi, mozorrotu, eta goizean baserriz baserri joaten gara dantzatzen.