ESKOLA
ESKOLA
Dantzari txikiak
Jada badaramagu denbora Euskal Herriko zein Euskal Herritik kanpo dauden herritxoak bixitatzen eta bertako kaleak umeekin kolorez, musikaz, eta dantzaz alaitzen. Zehazki (urtea) hasitako ohitura, tradizio bilakatu da eta gogotsu joaten gara geure dantzak zabaldu eta tradizioa hedatzera. Umeek pozarren hartzen dute beste herri batera joateko esperientzia, bertan, gure helburu bera duten haurrekin eta haien irakasleekin elkartu eta harreman berriak sor ditzakete egun guztian zehar.
Makina bat tokitan ibili gara geure dantzak plazaratzen, nahiz eta azken urteotako tokiak antzekoak izan diren, eta geure herritik hurbil dantzatu izan ohi dugun, nahiz eta taldeko helduenekin apur bat urrutirago ere joan izan garen. Gertuko herriak hauexek dira; Legazpi, Zumarraga, Orereta, Galdakao, Beasain, Altsasu, Gabiri… Horretaz gain, 2021.urtean Logroño zapaldu genuen taldeko zaharrenekin.
Bestalde, kanpora joateaz gain, gurera ere etortzen dira beste herrietako dantzariak eta musikariak. Urtero lez, 1980.urteaz geroztik, ekaineko bigarren edota hirugarren asteburuan, Urretxuko Dantzari Txikia ospatzen eta antolatzen dugu, kanpoko taldeek geure herriko kaleak dantzaz josiz eta alaituz.

Ekintzak
Harremanak saretzen
Dantzatzeaz gain, irteerak egitea izugarri gustatzen zaigu, geure arteko erlazioa sendotu eta umeek haien artean loturak sor ditzaten. 3 urtetik 16 urtera bitarteko umeak ditugu, eta elkarrekin primeran pasatzen dute, nola ez, kanpora joanez gero are eta hobeto!
Azken urteotan Iratxen, Irrisarri Landen, Baztanen, edota Senda Vivan izan gara.

Flashmob-a
Pandemiak dantza talde oro gelditu zuen, dantza saioak, entseguak… dena bertan behera gelditu zen, eta gerora, ondorioak ekarri zituen. Zorionez, egun, dantzatzeko aukera dugu, umeei irakatsi eta guk ikas genezake, baina 2021.urtean, pandemia igaro zenetik urte bat pasa zen eta entseguak maskarillekin, kontaktu fisikorik gabe, guzti hori gogorra izan zen.
Hori dela eta, 2021.urteko ikasturte gogorrari amaiera emateko eta hurrengoa gogotsu hartzeko asmoz, talde guztia bere osotasunean elkartu eta “Flashmove-a” egin genuen En Tol Sarmientoren “Aukera Berriak” izeneko abestiarekin. Gure lema ondorengo hau izan zen: “IRAILEAN IZANGO DITUGU DANTZATZEKO AUKERA BERRIAK”, eta halaxe izan zen, Irailean gogotsu hasi ginen.