EUSKAL JAIA

EUSKAL JAIA

Euskal JaiaGure kulturaren aldarriUrretxuko festak

Egun polita izatean da guretzat, izan ere, urtero desfile honetan herritarrei dantza berri bat erakustea izaten da gure helburua. Urte batzuetan, gainera, dantza berriarekin batera, erropa berria erakusteko aukera ere izan dugu. Asko gozatzen dugu egun honetan.

Urte asko dira egun handi honetan parte hartzen. Urretxuko festetako igandean euskal jai eguna ospatzen da, eta egunean zehar ekintza desberdinak antolatzen dira. Eguneko ekintzarik handiena, arratsaldean egiten den karroza desfile erraldoia da. Herriko koadrilla edo talde desberdinek karrozak sortzen dituzte, beti zerbait aldarrikatzeko asmoarekin. Herri guztia zeharkatzen dute karrozek, eta haiekin batera herriko kultur eragile askok, hala nola, musikariak, erraldoiak eta dantzariak.