HISTORIA

HISTORIA

Gogoratu nondik gatozenNora goazen jakitekohistoria

1965.Urteko irailean, pertsona talde bat bildu zen, gehienak emakumeak, eta Urretxun eta Urretxurentzat dantzan arituko zen talde bat osatzea erabaki zuten; bertako folklore nazionala hedatzeko helburuz, ikuspuntu kultural batetik abiatu eta mitifikazioa alde batera utzi zuten.

Harrezkeroztik, ohitura eta usadioak ikertzeko lana egin da, beren xedea ahalik eta ondoen betetzeko beharrezko pausuak emanez. Garai hartan euskal kulturaren edozein adierazpenen aurka zegoen errepresioari aurre egiteko, taldeak tinkotasuna eta beren ideien erroa mantentzeko egindako ahaleginari esker, hasieratik jarritako helburua betetzea lortu zuten. Urretxuko Lurra Dantza Taldea, Urretxun, euskaldunon eskubideen aldeko borrokaren gunetako bat bilakatu zen.

Ordutik aurrera, talde honek, bere ekintzak aurreikusitako moduan eraman ditu aurrera. Helburu nagusiak ondoko hauek izan ohi dira:

  • Euskal kultura eta folklorearen adierazpen ezberdinak bultzatu eta hedatzea, bai ikerketen bidez, baita taulagaineko emanaldietara daramaten ekintzen bidez ere.
  • Belaunaldi berriek herriaren ezaugarri kultural, artistiko eta historikoekiko duten interesa bultzatzea; euskaldun izatea eta benetako izaera askea aurkitzera bidean taldea herriari zabaltzea.

Euskal Herriko, Espainiar Estatuko eta Europako hainbat tokitan egindako ekitaldiek dantza taldeak ibilbide luzeko Curriculum Vitae-a osatzea ahalbidetu dute.

Araba, Bizkia, Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa eta Behe Nafarroako janzkera eta dantzen arteko aniztasuna oso zabala da. Horregatik, taldekideen jakintzaz zein sektorean jakitun dinen laguntzaz, arropa ezberdin ugariz osatua dago taldearen armairua. Aipatzekoa da ikuspuntu guztiz kultural eta tradizionalean oinarritzen dela taldearen izaera, politika alde batera utziz.