IHAUTERIAK
IHAUTERIAK
Baserriakkolorez janztenIhauteriak
Urte askotan zehar eta leku askotan ospatzen dira ihauteriak. Urretxun ez da bereziki ospatzen dena, baina beti egon izan da musika, dantza, eta herritarrak mozorrotuta. Herrian bertan antolatzen diren ekintzak izaten dira, baina Urretxun badaude herritar asko baserrietan bizi direnak, herritik apur bat urrutiago. Duela urte batzuk, Lurra Dantza Taldeko dantzariek, inaueriak baserrietara eramatea erabaki zuen, hala, urtero, Euskal Herriko herri desberdinetako inauterietako dantzak ikasi, mozorrotu, eta goizean baserriz baserri joaten gara dantzatzen. Baserritarrak pozik irekitzen dizkigute ateak, eta eskertzeko, produktu desberdinak ematen dizkigute, intxaurrak, sagarrak, gazta… Euskal Herriari hainbeste eman dien baserriak inoiz ahaz ez daitezen.