SAN JOAN
SAN JOAN
Ekainak 23San Joan bezperaSan Joan
San Joan bezperan, Euskal Herriko tradizioari jarraiki, herri askotan bezala, Urretxun ere sua pizten da Gernikako arbola plazan. Urte askotan zehar “akelarre” moduko bat irudikatzen da eta herritarrok dantza egiten dugu suaren inguruan. Lehenengo, Urretxu-Zumarragako dantzariak ateratzen gara sorginez jantzita; hiru dantza egin ondoren, herriko txistulariek “balkalrlos” dantza jotzen hasi eta herritarrak plazara sartzen dira dantzan. “Herri dantza”, “San Joan zortzikoa” eta beste hainbat dantza gehiago dantzatzen ditugu.
Ekainak 24San Joan egunaSan Joan
Egun honetan, Urretxuko Santa Barbara ermitan San Joan eguna ospatzen da. Goizeko 9:30etan Urretxuko udaletxean elkartzen gara, eta Urretxuko txistulariekin ermitara joaten gara dantzariok. Bertan, urteroko mezaren ondoren, agurra eta San Joan zortzikoa dantzatzen dugu elizan, eta ondoren, eliza kanpoan, beste dantza bat. Urtero dantza desberdin bat eskaintzen diogu herriari.