ZERBITZUAK
ZERBITZUAK
EzkontzakEgun bereziakZerbitzuak
Lurra Dantza Taldeak folklore jaialdietan dantza egiteaz gain, beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu, hala nola, ezkontzak eta inaugurazioak. Lurra taldeak, profesionaltasun osoz eskaintzen ditu zerbitzu hauek, beharren eta prezioaren (kostuaren) arabera.
“Ezkontzak”, Lurrak 25/30 urte baino gehiagoz eskaintzen ari den zerbitzu bat da. Bertan ezkonberriei, horrelako kasuetan falta ezin den ohorezko Aurreskua dantzatzen zaie, ta nola ez, hau guztia bi txistulariz lagunduta. Horretaz gain, nahi izanez gero arku sorta batekin (8-10 arku gutxi gora behera) zubi bat egin izan ohi dugu, nola ez, hautazkoa da. Arestian esan bezala, hau guztia hautazkoa da eta beharren edo nahien arabera aldatu egin daiteke egiten duguna. Izan ere aspektu guztietan malgutasuna eskaintzen dugu.
Garraioa Lurraren esku geratzen da, bai modua baita gastua ere. Beraz honen guztiaren prezioa zerbitzu mota, ikuskizunaren iraupena, tokia eta pertsona kopuruaren araberakoa da.
Harremanetan jartzeko, nahikoa da azaltzen den telefonora deitu edo e-maila idatzi bertan edo azaltzen den helbidera. Bertan zerbitzu mota, data, tokia eta zuen nahia adierazi beharko zenukete.